XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oparigaien gaiñeko otoitza

Begi onez begira, Jauna, zure Elizaren doai auei; beroietan ez dizugu urre, intzentsu eta mirrarik eskaintzen, baizik Jesukristo gure Jauna, opari egiña eta janari ematen zaiguna.

Jainko eta errege (...).

Prefazioa

Egoki da, bai, eta zuzen nonnai eta beti Zuri eskerrak ematea, Jauna, Aita guztiz santu, Jaungoiko aalguztidun betiereko Orri.

Kristorengan dagoen gure salbamenaren misterioa gaur agertu duzu, errialde guztiei argi egiteko; zure Semea gure izate ilkorrean agerturik, berriztatu egin gaituzu Aren jainko-argi illezkorraz.

Orregatik, aingeru eta goi-aingeruekin eta zeruko talde guztiekin, zure aintzari goratzarre au beti eta beti abesten diogu.

Pakearen agurra Senideok: Belenen jaiotako Jesusen berria laister zabaldu zuten urrutiko lurraldetara.

Aalegindu gaitezen Jesusen pakea gizon-emakume guztiei eskeintzen, Maisuaren antzera pake-egille izanez.

Orretarako emaiogun pakea aldamenean dugun senideari.

Jaunartze ondorengo otoitza Zeruetako argia, Jauna, etor bedi gure bidera nonnai eta beti (...).